www.athletic-umbro.com blog berria
Blog berria dugu Athletic Cluben eta Umbroren gaineko gaurkotasun guztia zuri eskaintzeko, eta lehenengo albistea da hurrengo denboraldirako elastiko zurigorri berriaren berehalako irteera.
Zure zain gaude.
Blog berria dugu Athletic Cluben eta Umbroren gaineko gaurkotasun guztia zuri eskaintzeko, eta lehenengo albistea da hurrengo denboraldirako elastiko zurigorri berriaren berehalako irteera.
Zure zain gaude.
Athletic Clubeko 2009-2010 poster ofiziala aurkezten dizuegu. Hondoa mosaiko bat da Gunera gerturatu ziren zaleen irudiez osaturik.
Hortik ibili bazizen, saia zaitez zure burua aurkitzen… bestela ere begira dezakezu ezagunen aurpegiak topatzeko.

Athletic Clubek bere hirugarren ekipamendua estreinatuko du Tromsoren aurka UEFA Europa Leagueko itzuleko partidan. Hala ere, hainbat zalek uste zuten joan den abuztuaren 20an egingo zuela joaneko partidan; are gehiago, zenbait hedabidek horren berri eman zuten. Zer jazo zen, orduan?
UEFA-ren araudiak gomendatzen du koloreetan bat eginez gero, etxeko taldeak ekipamendua alda dezala. Printzipio hau Fair Play-ren arabera egitea erabaki dute baina, batez ere, arrazoi praktikoengatik: errazago izango da beti etxekoak beste ekipamendu bat erabiltzea bisitariak baino.
Dakizuenez, Tromsoren kamisetak marra gorriak eta zuriak ditu, eta honegatik batzuek uste zuten Athletic Clubek elastiko beltza estreinatuko zuela. Azkenean ez zen horrelakorik gertatu, aurretik bi kluben artean mantendutako harremanetan eta bileratan bakoitzak etxean eta bere zaleen aurrean bere ekipamendu ofizialaz jantziko zuela adostu zelako.
Europako txapelketan estrenaldiak zorte on emango digulakoan gaude.

Duela egun batzuk aurreratu genizunez, denboraldi honi begira Umbrok diseinatutako hirugarren ekipamendua aurkeztu dute jada.
Elastiko beltza da, beraz, dudarik gabeko dotoretasuna eta neurritasuna ematen dio, eta gainera, lehen eta bigarren ekipamenduekiko desberdintasun argia ziurtatzen du.
Kamiseta berriak zenbait zehaztasun ditu aipatzekoak direnak. Hain zuzen ere, erliebezko marra iluna jaisten zaio bularreko aurrekalde osoan eta lepoan, ukabilean, tolesturan eta izerdia botatzen den gerrialdeko gunean gorri argi bateko zehetasunak daude.
Salgai jarriko dute irailaren 25ean 66 eurotan Denda Ofizialetan, gainerak0 ohiko salmenta gunetan eta Clubeko webgunearen bitartez ere eros daiteke.

Datozen egunotan denboraldi honi begira Umbrok Athletic Clubentzat diseinatutako hirugarren ekipamendua aurkeztuko da. Irteeraren zehaztasunen berri emango dizuegu baina ez dugu aukerarik galdu nahi izan, eta oraingoz aurrerapen bat eskainiko dizuegu.